ABEREAK
Bisitariek biziko duten esperientziaren konplize eta protagonista argiak izango dira Arkaiaren Etxaldean bizi diren abereak.
Gizakion eta landa-munduaren arteko lotura dira, idi, zaldi nahiz astoen lan preziatuari esker, mende luzez lurra eraginkorki landu izan baitugu, gaiak garraiatu baititugu, behi, ahuntz, oilo, txerri eta untxiek ematen dizkiguten esnea, arrautzak, okela eta beste hainbat elikagai lortu ditugu, esaterako, berotzeko eta atseden hartzeko toki samurra izateko balio digun artilea… Eta, jakina, txakur nahiz katuen babesa eta laguntasuna ere ezin dugu ahaztu.
Arkaiaren Etxaldean, abere horietako asko bizi dira elkarrekin. Bertatik bertara ezagutu ahalko dituzu, baserrian duten papera ulertuko duzu, zer jaten duten, non eta nola bizi diren jakin ahalko duzu. Usamak bazka ematen lagunduko dizu, eurengana gerturatzen, zaintzen… Hitz bakarrean esanda: ezagutzen.