ARKAIAREN ETXALDEKO BISITA GIDATUA

Arkaiaren etxaldeko bisita gidatua familian egiteko esperientzia bat da, zeinekin bisitariei maitasunez zaindutako leku hezigarri batean baserri mundura gerturatzeko aukera eskaini nahi diegun.

Bisita gidatuan, familiek baserritarren lanak egiten dituzte animalien nahiei arreta jarriz, toki ezberdinetatik elikagaiak bilduz, garaia eta urteko sasoiaren arabera, eta gero untxiak, ardiak, oiloak, ahuntzak, pottokak eta astemea elikatuz.

Bisitan egingo diren JARDUERAK:
– Paseoa astemeak tiratutako gurdian
– Elikagai bilketa baratzean, ortuan eta abar
– Animaliak elikatzea
– Kontaktu zuzena animaliekin
– Arrautz bilketa oilategitik
– Paseoa pottokan
– Herri kirolak
– Baratze lanak (sasoiaren arabera)

BISITAREN IRAUPENA: 3 ordu

(Ikusi tarifak eta ordutegia “Ordutegia eta Tarifak” atalean)