ETXALDE eta IKASTETXEAK
Eskola-curriculumerako hezkuntza-osagarri bikaina dira Arkaiaren Etxalderako bisitak. Balore-hezkuntza eta ingurumen-hezkuntza lantzea da helburua, berariaz diseinatutako jardueren bidez. Adin eta hezkuntza maila desberdinetako umeek baserriko mundura gerturatzeko eta lurrarekin nahiz animaliekin kontaktua izatearen onurez gozatzeko aukera izango dute. Ingurune urbanitan ohikoak ez diren estimulu eta sentsazioak jasoko dituzte, jardueren edukiez harago.
Umeekiko lotura emozional bat ezarri nahi dugu, animaliekiko eta landa-ingurune naturalarekiko elkarreragin-uneak sortu, harremanetan sartuta eta hausnarketak sortuta, baliabide natural eta pertsonalak uler, zain, errespeta eta ezagut ditzaten.