BARATZEAK

Arkaiaren Etxaldean hainbat lursail ditugu, familia baserritarrei alokatzeko zein bisitetan edo ikastetxeentzako hezkuntza-jardueretan parte hartzen duten umeek erabiltzeko.

Hauek dira lursailetan bideratzen ditugun baratzegintza-lanen hezkuntza-helburuak:

  • Lurra lantzen ikastea eta baratzegintza ekologikoaren zikloak ulertzea.
  • Lurra lantzearekin, ereitearekin eta uzta biltzearekin erlazionatutako pazientziaren eta esfortzuaren balioa erakustea.
  • Landatutakoaren fruitua jasotzearen poza
  • Elkarlanaren bidez, familia-harremanei euren balioa ematea eta elikatzea.