Bisita berezi bat

Atzo oso bisita berezia izan genuen etxaldean: Iker eta Eneko Pou, Pou Anaiak, erronka garrantzitsuak gainditu dituzten eta hobetze, iraunkortasun eta esfortzuaren adibide diren eskalatzaile profesionalak.
Gainera, Fausto Motak ere bisitatu gintuen, Marokoko Titan Desert-en, basamortutik egiten den txirrindularitza froga gogorrean, parte hartu duena. Usamaren Etxaldean transmititu nahi ditugun baloreen adibide argia diren kirolari bikainak dira. Balore hauek zaindu eta garatzea funtsezkoa iruditzen zaigu bizitza zoriontsua eta betea izateko. Mila esker zuen bisitagatik!