Zoriotxarrez, duela aste batzuk Ignacio gure kideak utzi gintuen. Bihotzez eskertzen diogu egindako lana, gorputz eta arima aritu izana, bere gogo bizia eta jo eta ke ibili izana etxaldearen hasierako hain momentu zailetan.

Gaur gure kide berria aurkeztu nahi dizuegu: Ernest Seoane (HONTZA guztiontzat). Oso pozik gaude proiektuaren parte izateaz hasieratik atsegin eta maite izan duelako eta hori berebizikoa da dena funtzionatu eta ongi joan dezan.

Ongi etorri Hontza