Autismo Araba hitzarmena

Gaur goiz-goizean, asteartero bezala, autobusez heldu dira etxaldera. “ARAZOAK” Arabako Autismo Elkarteko neska-mutilek botak eta eskularruak jartzen dituzte etxaldeko lanetan jartzeko.
72 m²-ko gunean, gure jabegoan, Gaspar Caballeroren teknika erabiliz euren trebetasuna lantzen dute baratze ekologikoan. Gaur goizean, udazkenean eta neguan haziko diren porruak landatu eta zaindu dituzte.

Gainera, ardura handiz lan ezberdinak egiten dituzte oilategiaren eta untxien, pottoken eta asto-emearen guneen garbiketa. Margotu, sastraka kendu… hamaika lan burutzen dituzte.
Haiei eta haien laguntzaileei bihotzez eskertzen diegu lankidetza baliotsua eta etxaldeari astearte goizetan ematen dioten mugimendua eta alaitasuna.