AUTARKIA ENERGETIKOA

Usamako Etxaldeak autokontsumoaz eta autarkiaz baliatzen da funtzionatzeko. Bide horretatik aurrera egiten dugu eta aerosorgailu bat eta eguzki-jarraitzaile bat jarri ditugu eta horrela, etxaldeak egunero funtzionatzeko beharrezkoa duen energia ematen diote.
Bideo honetan ikus dezakezue errotaren diseinu, margotze eta kokatze prozesua baita eguzki-panelen ezartzea ere.
Kosta ahala kosta, pausu garrantzitsua eman dugu etxaldeko jasangarritasunerantz, kanpoko baliabideen mendekotasunetik gero eta gehiago urrunduz. Horrek, aurrezpen ekonomikoa dakarkigu ingurune herrikoi eta naturalaren errespetatzearen sustapenarekin batera.